captura-de-pantalla-2016-11-14-a-las-12-37-40

Gari & Maldanbera

pop galanta

Discos Cuatro Barbas Discos Cuatro Barbas Discos Cuatro Barbas Discos Cuatro Barbas vimeo


Berdin du nork sortzen dituen, abestiak beti dira behar dituenarenak. Gariren disko berria entzuten duen edonork igarriko du, ordea, Garik berak ere behar zituela kanta hauek oraingoan, eta Keats poetak poesiari eskatzen zion naturaltasunez sortu dituela guztiak horregatik. Sortu zaizkiola. “Poesia –kasu honetan musika– berez jaio behar da, zuhaitzetako hostoak bezala; bestela, hobe da ez inola jaiotzea”. Hori da sentsazioa diskoa zabaltzen duen Ya sé abestitik hasi eta diskoa ixten duen Zerura kantara arte, Garik abestietan zentratu duelako bere indar sortzaile guztia. Abestiz abesti osatu du diskoa. Beharrez behar. Eta ausartuko naiz idaztera, azkenean, hostoz hosto.

Nostalgiarik ez. Hiru hamarkadako ibilbidearen ostean zazpi pop kanta eder hauen bidez aurrera begira jartzeko beharra sentitu du musikariak; bultzada horretatik sortu da diskoa, eta etorkizunerantz lerratuta igar daiteke horregatik diskoa. Kantetan zentratua, eta etorkizunerantz lerratua. Baina Gariren kasuan, ezinbestean, atzean utzitakoari begiratzeko modu bat gehiago baino ez da aurrera begira jartze hori, eta inozentzia faltsurik ez, ondorioz. Honezkero Garik ongi ikasia baitu diskoari izenburua ematen dion Estutu kantako bertsolerroen egia: “laztan bakoitzak du bere korapiloa”. Baina horrek ez dio eragozten diskoko lelorik sentikor eta goxoena ere hain justu kanta horretan abestea. “Estutu nazazu zure kontra, zurekin itxaron nahi dut datorrena”. Behar zuen, eta sortu du. Sortu zaio.

Naturaltasuna aipatu dugu, eta beraz, naturala dirudi azken emaitzak ere: orain arteko Garirik helduenak sortu du orain arteko Gariren diskorik helduena. Orain behar dituen beste edonorentzat ere izango dira bere abestiak.

Iñigo Astiz

Da igual quien las haya creado: las canciones siempre son de quien las necesita. Pero cualquiera que escuche el nuevo disco de Gari se dará cuenta de que en este caso también Gari necesitaba estas canciones, y que por eso las ha creado con la misma naturalidad con la que Keats soñaba para la poesía. “La poesía –en este caso la música– debe nacer espontáneamente, como las hojas de un árbol; si no, es mejor que no nazca de ninguna manera”. Esa es la sensación que impera en el disco desde el primer acorde de Ya sé hasta la última nota de Zerura. Gari ha centrado toda su creatividad en cada canción. Ésa ha sido su unidad de trabajo. Ha creado el disco canción a canción, necesidad a necesidad, y me atrevo finalmente a escribir, que lo ha hecho, incluso, hoja a hoja.

No hay espacio para la nostalgia. Después de tres décadas de trabajo Gari ha sentido la necesidad de mirar hacia el futuro con estas siete canciones pop. Ése es el motor principal del disco, y es por eso por lo que se inclina hacia el futuro. Un disco centrado en las canciones e inclinado hacia el futuro. Pero en el caso de Gari mirar hacia el futuro no es más que otra manera de mirar a todo lo que ha dejado atrás, y, por lo tanto, tampoco queda espacio para la falsa inocencia. Gari conoce bien la verdad de los versos de la canción que da título al disco: “cada caricia esconde un nudo”. Pero es justamente en esa canción, en Estutu, donde Gari canta el estribillo más sentido y más urgente del disco. Lo necesitaba, y lo ha creado. Le ha surgido.

Hemos mencionado la naturalidad, y parece natural que justamente haya sido el Gari más maduro quien haya compuesto su disco más maduro hasta la fecha. Éstas eran sus canciones, ahora serán también de quien las necesite.

Discografía


Conciertos


Nuevas fechas próximamente

Música


Video

Últimas Notícias